Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ugari izan dira egunotan Elgoibarren eta Mendaron. Atzo, martxoaren 8an, Feminismoaren kolore morez bete zituen Elgoibarko kaleak Martxa Moreak. Mendaroko kaleak, berriz, Martzela Osororen izenarekin agertu ziren martxoaren 8an. (bideoa dauka)

Duela bi urte estreinakoz egin zutenean baino jende gutxiagok parte hartu zuen bigarren Martxa Morean, baina ez ziren gutxi izan martxara batu ziren herritarrak. Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak antolatu du martxa, eta parte hartzaileek 1,3 kilometroko ibilbidea osatu zuten herriko kaleetan barrena. 

•Martzela Osoro kalea Mendaron

Mendaroko kaleak, berriz, Martzela Osororen izenarekin agertu ziren martxoaren 8an. EH Bilduk kale izendegian andrazkoen izenak sartzeko beharra irudikatu zuen horrela. Gobernu taldeak Martzela Osorori kale baten izena emango diola aurreratu du. Horrez gain, herritarrek berdintasunaren aldeko giza katea ere osatu zuten Mendaron. 

2016 03 08 martzela osoro mendaro

Emakume musulmanak eta feminismoari buruzko hitzaldia

Asteon hamaika ekimen izan dira berdintasuna aldarrikatzeko: Indiako emakumeei buruzko argazki erakusketa, Sustrai taldearen akordeoi kontzertua, emakumeen bazkaria, Martxa Morea… eta ekintza gehiago ere antolatu dituzte datozen egunetarako. Biltzen elkarteko Maya Amranek emango duen hitzaldia da horietako bat. Eguenean, hilaren 10ean, izango da Kultur Etxeko sotoan. “Mujeres musulmanas, movimientos feministas. Un acercamiento al feminismo islamico” izenburua izango du. 19:00etan hasiko da Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak eta Emakumeen Kontseiluak antolatu duen hitzaldia. 

 

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza