Udaberriko Elikagai Bilketarako boluntario bila ari dira Elgoibarren

Barren.eus 2023ko api. 28a, 09:05

Udaberriko Elikagai Bilketan parte hartzeko deia egin dute Elgoibarko Udalak eta Gurutze Gorriak. Maiatzaren 12an eta 13an egingo dute janari bilketa eta boluntarioak behar dituzte horretarako.

Udaletik jakinarazi dute txandak osatuko dituztela, bai hilaren 12rako eta baita 13rako ere, baina horretarako komeni dela prest daudenek lehenbailehen ematea izena. Horretarako bi aukera zabaldu dituzte: Deitu daiteke 943 741 050 telefono zenbakira edo nahiago duenak Elgoibarko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegora joan eta bertan eman dezake izena (Santa Ana kaleko bigarren atarian dago bulegoa).