Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 23 merkatu plaza kalebarren elgoibar24/7 plataformatik esan dute Sagarduik "berriz ere" errespetua galdu diela osasun zerbitzuak lehengoratzea eskatzen duten elgoibartarrei.

Merkatu plaza dagoen lekuan anbulatorio berria egiteko sinatu duten akordioaren berri eman zuten joan zen astean Jaurlaritzako osasun agintariek eta Elgoibarko Udaleko arduradunek, eta horren harira, iritzia plazaratu zuen Elgoibarko EH Bilduk, lehenik, eta orain baita 24/7 plataformak ere.

24/7 plataformatik adierazi dute Sagardui ez zela Elgoibarrera etorri anbulatorioko zerbitzuei buruz hitz egitera, ezta ere, "berak hala esan zuen arren", zergatik oraindik ez den berreskuratu pandemia aurreko ordutegia azaltzera: "Elgoibarrera etorri zen argazki bat ateratzera eta hauteskunde kanpainako ekitaldi baten bidez Maialen Gurrutxaga EAJko hautagaiari babesa ematera". Plataformakoen ustez, anbulatorio berriarena "ideia soil" bat besterik ez da, "Pilarreko egoitzarena bezala": "Gutxienez 15 urte dira alderdi hori Pilarren egoitza berri baten eraikuntza herritarrei saltzen hasi zenetik, eta oraindik ez dira obrak hasi".

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza