Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 02 Mikel Aramendi goiberriSiriako gatazkaren eta errefuxiatuen irudiak zabaldu arren, gertatzen ari dena ez daki askok. Beraz, gatazkaren erroetara gerturatzeko eta Ekialde Hurbila hobeto ezagutarazteko zikloa antolatu du Elgoibarko Gazte Asanbladak.

2016 03 03 errefuxiatuak sutegixan kartelaMartxoaren 9an, eguaztenean, Siriako gatazka eta errefuxiatuen arazoa izango ditu hizpide Mikel Aramendi (Itsasondo, 1955) nazioarteko politikan aditua den kazetariak. Hitzaldia 19:00etan izango da Elgoibarko Kultur Etxean.

Hurrengo egunean Lesbos irlan boluntario egon den Elgoibarko Iñaki Iraola bere esperientziaz arituko da 19:00etan Sutegixa gaztetxean.

Zapatuan, kontzertua izango da Joseba B. Lenoir eta Dj Mg_Soundekin 23:00etan, gaztetxean hori ere, eta sarrerak 3 euro balio du.

Zikloa amaitzeko martxoaren 13an Ein Augenblick Freiheit filma emango dute 19:00etan gaztetxean. Irango errefuxiatu batzuen bizimodua da film horren ardatza.

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza