Osakidetzako azpikontratatutako garbitzaileek manifestazioa egin dute Mendaron

Barren.eus 2023ko mar. 30a, 09:28

Osakidetzako azpikontratatutako garbitzaileek greban jarraitzen dute, eta eragina nabarmena da anbulatorio zein ospitaleetan. Eguaztenean manifestazioa egin zuten Mendaron, Herriko Enparantzatik ospitaleraino.

2018tik hitzarmena berritu gabe daude langileak, eta epe horretan hainbat bilera egin badituzte ere, garbitzaileen lan gatazka oraindik ez dutela desblokeatu adierazi dute sindikatuek. Gaur beste bilera bat egitekoak dira Lakuan.

Ikus manifestazioko une bat bideoan

∞Lotura duten albisteak: