‘Gu Herriko STEM Emakumeak’ proiektuko parte hartzaileen lana aitortzeko ekitaldia egin dute, ‘Möbiusen banda’-ren inguruan

Barren.eus 2023ko mar. 28a, 13:39

Moebius banda edo Moebius zerrenda alde eta ertz bakarreko gainazal bat da, matematikoki ez-orientagarria. Gainazal erregelatu bat da.

Bi alemaniar matematikarik azaldu zuten 1858an nor bere aldetik: August Ferdinand Möbius (1790-1868) eta Johann Benedict Listing-ek (1808-1882). Lehengoaren izena hobestu zuten Parisko Zientzia Akademian ikerlana aurkeztu zuelako, eta gero bertatik hedatu zelako (ikus Wikipedian). Bada, Elgoibarko Udalak, Mobiusen bandaren inguruan ondutako ekitaldi batekin aitortu die ‘Gu Herriko STEM Emakumeak’ proiektuan parte-hartzen ari diren emakumeei egiten diharduten lana. Era berean, Bizilabe proiektuan boluntarioak diren emakumeei beraien lana eskertu eta balioan jartzeko ere antolatu zuten jardunaldia. Lilan, Elgoibarko Emakumeen Etxean egin zuten joan den eguenean, martxoaren 23an.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea den Marta Macho Stadler matematikako doktoreak gidatu zuen saioa. Gainera, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako "Mujeres con ciencia" espazio digitalaren editorea ere bada. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ezaugarri matematiko "harrigarriak" dituen ‘Möbiusen banda’ izan zen izaera ludikoa eduki zuen saioko "erreminta, zientzia, arkitektura, ingeniaritza, arte plastikoak, literatura, musika, zinema, diseinua, publizitatea eta abar aztertuz eta uztartuz".

Emakumeoi eskerrak emateko antolatu zutela ekimena azaldu du Ane Beitia Elgoibarko alkateak, egiten duten lana balorean jartzeko eta motibazioa bizirik manten dezaten, proiektuak jarraipena izan dezan. "Sareak ehuntzea benetan garrantzitsua da, are gehiago gaur egun, herrigintzan eta era kolaboratiboan Elgoibar hobe bat eraikitzen jarrai dezagun”, esan du.

2023 03 27 mobiousen banda steam elgoibar 1

∞Lotura duten albisteak: