Treba Gurasoak ekimenak eta Elgoibarko Udalak Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu izeneko hitzaldia antolatu dute martxoaren 22rako. Doan izango da, eta gaztelaniaz.
Aita Agirre Kulturgunean izango da, 18:00etan, eta Ortzadar elkarteko kideek emango dute saioa. Hitzaldiaren helburua da seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea, balizko arrisku-egoerak eta jazarpen edo eskola jazarpen egoerak eta identifi katzen ikastea. Era berean, haurren eta nerabeen hezkuntzan familiaren babes-funtzioak duen garrantzia sustatuko dute, eta jazarpen-egoerak detektatzeko eta identifi katzeko oinarrizko ezagutzak eta informazioa emango dute.
Izena emateko 943 741 050 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar da.