Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 15 emakume sahararrak mendaro BARRENMartxoaren 8ko egitarauaren barruan aurkeztu zuten Mendaroko Udalak eta Arno Guraso Elkarteak biharko antolatu duten emakumeentzako kafe tertulia saioa. Berdintasun Batzordean parte hartzen duten Nabojuha Gailani eta Nadjia Djamai emakume sahararren ekimenez egingo dute.

 

Mendaroko Udaleko Berdintasun Sailetik azpimarratu dute emakumeek beren kezka eta beharrez hitz egiteko topagune segurua izatea nahiko luketela biharkoa, bestelako asmo handirik gabe. "Sortu nahi nuen topaleku bat emakumeok geure gauzez hitz egiteko. Iruditzen zait askotan ezagutu gabe epaitzen dugula ondokoa, baina funtsean, hango eta hemengo emakumeok gauza asko partekatzen ditugula. Migrante izanda, baina, ez zaigu erraza beste emakume batzuengana gerturatzea, eta horregatik Uxueri [Uxue Alonso, Berdintasun teknikaria] proposatu genion bidea egiteko eta emakumeok elkarri entzuteko espazio seguru bat sortzeko", esan dio Nabojuha Gailanik hedabide honi biharkoaren harira eman dion elkarrizketan (Barikuko zenbakian emango du elkarrizketa BARRENek).

Biharko solasaldia gaztelaniaz izango da, eta herriko emakume sahararrek prestatutako tea eskainiko dute. Jubilatuen lokalean egingo dute tertulia, 18:00etan hasita, eta herriko emakume guztiak deitu dituzte parte hartzera.

2023 03 14 emakumeentzako kafe tertulia

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza