Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 14 bilera eskaerak HAZ elgoibar 24 7 plataformaUdalean ordezkaritza duten talde guztiekin bildu nahi du Elgoibarko 24/7 Plataformak, "Osakidetzak ezarritako murrizketetatik eratorritako anbulatorioaren egungo egoera aztertzeko eta, aldi berean, osasun zentroan etenik gabeko arreta zerbitzua berreskuratzeko irtenbideak bilatzeko, era horretan Elgoibarko bizilagunei zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa eman ahal izateko, eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan".

Plataformakoek gogora ekarri dute joan den urtarrilaren 31n Herriko Antzokian egin zuten batzarrean erabaki zutela Elgoibarko Udalean ordezkatuta dauden talde politiko guztiei gaiaz berba egiteko bilerak eskatzea. Plataformako ordezkariek gaur goizean egin dute bilera horietarako eskaera 'formala', Elgoibarko Udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ).

Jakinarazi dutenez, talde guztiei eskaera bera egin diete, baina ñabardura batekin EAJren kasuan. "Bilerak egiteko eskaeran udal taldeei zehaztu diegu bilkuretan alkategaiek eta taldeetako bozeramaileek parte hartzea nahi dugula. EAJren kasuan, baina, Ane Beitia alkateaz gainera, Maialen Gurrutxagak parte hartzea komenigarria dela usdte dugu, alkategaia delako eta Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeko kidea ere bai", azaldu dute. Gogora ekarri dute plataformako ordezkariek joan den urteko azaroan egin zutela agerraldia Osasun Batzordearen, aurrean. "Agerraldirako zazpi hilabetez itxaroten egon ostean, Elgoibarko anbulatorio zerbitzuaren egoeraren berri eman genien legebiltzarkideei, aurrez-aurre, elgoibartarren artean bildutako 5.501 sinadurak aurkeztearekin batera".

2023 03 14 bilera eskaerak HAZ elgoibar 24 7 plataforma 1

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza