Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 08 elgoibar m8 manifestazioa atsaldea BARRENMorez jantzi zen atzo Euskal Herria, eta nola ez, Elgoibar. Aita Agirrek kulturgunean goizean goizetik argi moreak piztu zituzten, eta eguerdian hasi ziren emakumearen aldeko mobilizazioak. Baina ez ziren hor bukatu eguneko ekimenak. Arratsaldean, berdintasuna lantzeko tailerrak egin zituzten Kalegoen plazan etxeko txikiekin, eta 19:00etan iritsi zen emakumeen aldeko bilkura nagusia.

Herriko hainbat erakundetako ordezkariak eta herritarrak bildu ziren Kalegoen plazan, elkarrekin infinituraino iritsi daitezkeela aldarrikatzeko.

Uluka batukadako doinuekin hasi zuten ekitaldia, eta gero herriko eragileetako ordezkariek hartu zuten hitza. Lila, Herri Eskola, Narrutsik, Ikastolako gurasoak, Haizea eta Ulukako kideek hartu zuten hitza, eta borroka feministaren aldeko ohiuak entzun ziren plazan. Segidan, manifestazioa egin zuten kaleetan zehar, eta gogoratu zuten martxoak 8 egunero dela.

 

 2023 03 08 elgoibar m8 manifestazioa atsaldea irati BARREN

2023 03 08 elgoibar m8 manifestazioa atsaldea adierazpena BARREN

2023 03 08 elgoibar m8 manifestazioa atsaldea BARREN umeakbizkarrez

2023 03 08 elgoibar m8 manifestazioa atsaldea umentzako tailerrak BARREN

2023 03 08 elgoibar m8 manifestazioa atsaldea umeentzako tailerra BARREN

2023 03 08 elgoibar m8 manifestazioa atsaldea 1 BARREN

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza