Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 08 2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea lanean2Zuhaitz landaketa antolatu dute Elgoibarren Baso Biziak elkarteak, Atxutxiamaika aisialdi taldeak, Lurgaia Fundazioak eta Morkaiko Mendizale Elkarteak domekarako, Elgoibarko Udalaren babesarekin. Izena eman behar da.

Mintxetako aparkalekuan batuko dira 10:00etan, eta handik joango dira izendatutako lekura. Antolatzaileek oinetako eta arropa erosoa emateko aholkulatu dute, bai eta ura hartzeko ere, eta zehaztu dute erremintak beraiek eramango dituztela.

Era berean. ohar bat ere zabaldu dute: 12 urtez azpikoak pertsona heldu batek lagunduta joan behar direla. Izena emateko: https://tinyurl.com/landaketa helbidean sartu behar da. Bukaeran, bildutako guztientzako hamaiketakoa izango dela ere aurreratu dute antolatzaileek.

Lotura duten albisteak

2023 03 12 Haurrentzat zuhaitz landaketa

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza