Inauguratu dute 'Gu herriko stem emakumeak' erakusketa

Barren.eus 2023ko mar. 1a, 20:11

Gaur arratsaldean aurkeztu dute 'Gu herriko STEM emakumeak' kale erakusketa, Lekueder parkean. Zientzia alorreko emakumeak gertukoak direla erakutsi nahi izan dute erakusketa honekin, eta batez ere, ikasle emakumezkoak zientzietara erakartzea da helburua.

Elkarlanean ondu dute Elgoibarko Udalak sustatu duen erakusketa. BARREN astekariak elkarrizketatu ditu protagonistak, eta Meka Lanbide Eskolak prestatu ditu panelen euskarriak. Zortzi emakumeren esperientziak bildu dituzte panelotan; teknologia, ingeniaritza eta matematika alorreko emakumezkoak dira guztiak, eta elgoibartarrak:

  • Ana Etxeberria Agirregomezkorta "Señorita Anita"
  • Cristina Montero Garcia (Zumarpe, proiektu arduraduna)
  • Amaia Gabilondo Peñalba (Etxetar, ingeniari mekanikoa)
  • Ana Carolina Lodeiro Caldeira (Somabe, Administrazio arduraduna)
  • Leire Garate Rodrigo (Soraluce S.Coop. Danobatgroup taldekoa, diseinua eta produktuen garapenerako ingeniaria)
  • Miren Aguirre Arrese (Kimika fakultatea, Polymat, UPV/EHU, kimika fakultateko irakaslea eta ikertzailea)
  • Nagore Ruiz de Escudero Zapico (Codesyntax, telekomunikazio-ingeniaria)
  • Miren Otal Astigarraga (AVS, proiektu kudeatzailea).

Lekueder parkearen hegal batean,m elizaren alboan, egongo dira 'Gu herriko STEM emakumeak' kale erakusketa osatzen duten panelak, gaurtik martxoaren 19ra arte.

  O11 erakusleihoak
Emakume Zientzialariek ere badute beren eguna nazioarteko egutegian: otsailaren 11. Egun horren harira, Elhuyarrekin elkarlanean, emakume zientzialari ezagunak bistaratzeko ekimena abiatu du aurten ere Elgoibarko Udalak eta herriko hainbat establezimendutako erakusleihoetara eraman dituzte emakumeok. Egur Arte Talerreko arduradunek prestatu dituzte zientzialarien irudiak eskolako ikasleen laguntzaz, eta 17 dendatan jarri dituzte, lanbidea ezagutzera emateko. Ekimen hau Bizilabe gazteentzako zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzaren barruan kokatzen da, eta aurten ginkana batean parte hartzeko aukera ere egongo da dendaz denda, Actionbound aplikazioa jaitsita. Hauek dira ekimen honetan parte hartu duten establezimenduak: Agurtzane Ileapandegia, Farmazabal, Astigarraga Gys Sport, Lagunak koltxoi denda, Cristina Garcia Estetika eta Terapia Naturalak, Ecenarro, Eizaguirre okindegia, Iriondo Kirolak, Mgs Aseguruak, Olaia Martinez Estetika Zentroa, Leire ile apaindegia, Meraki ile apaindegia, Pitxintxu, Politxa, Roteta Elektrizitatea, Txillarre Ekodenda eta Uzuri Optika.

Hona erakusketaren aurkezpeneko bideoa

2023 03 01 steam emakumeak erakusketa panelak lekueder danak BARREN

2023 03 01 steam emakumeak erakusketa panelak lekueder BARREN 3

2023 03 01 steam emakumeak erakusketa panelak lekueder amaia gabilondo BARREN

2023 03 01 steam emakumeak erakusketa panelak lekueder miren BARREN

2023 03 01 steam emakumeak erakusketa panelak lekueder miren otal BARREN

2023 03 01 steam emakumeak erakusketa panelak lekueder 2 BARREN

2023 03 01 steam emakumeak erakusketa panelak lekueder BARREN

2023 03 01 steam emakumeak erakusketa panelak lekueder bukaera BARREN

2023 03 01 steam emakumeak erakusketa panelak lekueder BARREN 1

∞Lotura duten albisteak: