Gaurtik aurrera hartu daiteke ordua ostiralean Mendaron egingo duten odol ateratzerako

Barren.eus 2023ko martxoaren 1a

Odol ateratzea egingo dute Mendaron martxoaren 3an, ostiralean, eta antolatzaileek gogora ekarri dute aurrez txanda hartu behar dela.

Gaurtik aurrera deitu daiteke txanda hartzeko telefono zenbaki honetara: 747 440 060. Ostiral eguerdira bitartean hartu ahal izango da txanda. Odol ateratzea Mendaroko ikastolan izango da, 17:00etatik 21:00etara bitartean.
Odol ateratzea beharrezko osasun neurri guztiak hartuta egingo dutela azaldu dute antolatzaileek, eta gogorarazi dute odola ematea ezinbestekoa dela. Hori dela-eta, parte hartzera animatu dituzte herritarrak, "lasai etorri, behar zaituztegu-eta".