Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 27 loredi salegiSarritan entzun izan ditugu 'Zu gabe, ez naiz ezer' moduko esaldiak maitasun kontuetan, eta horrelako topikoak apurtzeko hausnarketa saioa antolatu dute gaurko, emakumeentzat.

"Gaizki maitemintzen irakatsi digute. Bikotekiderik ez badugu ez dugula ezer balio esan izan digute, sufrimenduak baduela lekua maitasunean. Izan ere, inork ez digu esaten maitasunak ez duela minik ematen: maitasuna lagunartean haztea dela; maitasuna norbera izateko lekua dela; maitasuna sufrimenduaren edo zigorraren kontrakoa dela", azaldu dute antolatzaileek.

Gai horiek lantzeko hausnarketa saioa antolatu du Elgoibarko Emakumeen Etxeak, Lilak. Gaur, hilak 27, izango da, Lilan, 18:00etan hasita, eta ez da izenik eman behar. Psikoterapeuta eta gizarte langilea den Loredi Salegi elgoibartarrak dinamizatuko du saioa. Ele bietan izango da, euskaraz eta gazteleraz.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza