50 bat lagunen artean 700 zuhaitz landatu dituzte Muskirutzu inguruan

Barren.eus 2023ko ots. 6a, 12:57

Joan den zapatu goizean 50 bat boluntario elkartu ziren Muskirutzuko magalean, bertako zuhaitz espezieak landatzeko lanetan parte hartzeko.

Denen artean 700 zuhaitz landare landatu zituzten lurjabe bik Lurgaia Fundazioari eta Baso Biziak taldeari lagatako bosna hektareako bi sailetan, besteak beste, pagoak, haritzak, lertsunak eta sagarmiak. "Zuen babesa oso garrantzitsua da guretzat eta zoragarria da elkarrekin gauza handiak lor ditzakegula ikustea", adierazi dute Elgoibarko Baso Biziak taldekoek boluntarioek eginiko lanaz. "Eskerrik asko landaketa honetan parte hartu duzuen guztioi. Zuhaitzak landatzen aritu zaratenoi, Lurgaia Fundazioari, lurjabeei, materiala traktorean igo digunari, Soraluzeko Baso Biziak elkarteari landaketarako tresnak lagatzearren, hamaiketako zoragarria prestatu diguzuenoi, Sallobente elkartekoei eta Danobat kooperatibari. Eskerrik asko guztioi!", adierazi dute. (ikus bideoan)

*Argazkiak: Elgoibarko Baso Biziak.

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea 1

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea 2

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak 1

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak 2

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea 3

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea azalpenak

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea azalpenak lurgaia

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak 3

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea 4

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea lanean2

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea lanean3

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea lanean4

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea lanean5

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea pos

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak 4

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak 5

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak 6

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak 7

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea urrunetik

2023 02 04 zuhaitz landaketa elgoibar baso biziak taldea lanean

∞Lotura duten albisteak: