Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 30 zuhaitz landareak elgoibar 1 barrenLurjabe bik Lurgaia Fundazioari lagatako bosna hektareako bi sailetan, Muskirutzu inguruan, arbolak landatzera deitu du Elgoibarko Baso Biziak elkarteak otsailaren 4rako.

Mintxetako aparkalekuan elkartuko dira egun horretan, 9:00etan, eta handik autoak jendez bete eta landaketa lekuraino abiatuko dira. Izena emateko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Arropa eta oinetako erosoak eramateko eskatu diete deialdira batuko direnei. Gainerako guztia, erremintak eta lanerako eskularruak, Lurgaia Fundaziokoek jarriko dituzte. Landaketa amaitu ondoren, hamarretakoa egingo dute.

"Berriki Muskiritzuko magalean dauden lursail batzuen lagapen akordio batzuk sinatu ditugu Lurgaia, jabeen eta gure artean. Berri oso ona da guretzat, gure helburuak lortzeko bidean hasiera paregabea izan delako. Esan beharra daukagu gainera, Karakateko Landa Parkea onartu berri duela Udalak, eta lursail hauek eremu horren barruan kokatzen direla", azaldu dute Elgoibarko Karakate Bizirik taldekoek.

∞Lotura duten albisteask:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza