Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 27 Auzoko familiak Mufomi museoan elgoibarAuzoko familiak egitasmoko familiek Mufomi fosil eta mineralen museoa ezagutu dute. Joan zen astean egin zuten bisita. Museoko aretoetan erakusten diren piezen bitartez, historian zehar bidaiatzeko aukera izan dute, hango langileen gidaritzapean.

Egitasmoko beste talde batzuk datozen asteetan joango dira museoa ezagutzera. Euskaratik, elkarbizitzarako zubi bat eraikitzeko jarri zuten abian Auzoko familiak egitasmoa, eta taldeak zabalik du atea familia gehiagok gerturatu nahiko balu ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, Elgoibarko Izarrararen bulegoan, Elgoibar Ikastolan, Herri Eskolan, HAZen zein Udal Ludotekan galdetu daiteke. Bestela, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi daiteke edo telefono zenbaki hauetara deitu: 943 741 626 / 747 487 058 (Gorane).

2023 01 27 Auzoko familiak Mufomi museoan elgoibar 1

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza