Martxoaren 8ari begira bilera antolatu du Mendaroko Udalak, ostegunerako, otsailaren 2rako. Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitaraua herriko eragileekin elkarlanean antolatu nahi dute, eta haien iritzi eta ekarpenak jasotzeko bilera izango dela aurreratu dute.
Bilera, udaletxeko bilera-gelan izango da, 18:00etan, eta herritar guztiak ongietorriak izango direla nabarmendu dute.