Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 24 sinadurak Elgoibar karakate bizirik 2Elgoibarko Karakate Bizirik plataformak amaitutzat eman du orain hilabete batzuk hasi zuen sinadura bilketa kanpaina.

Green Capital enpresak Karakaten zentral eoliko bat eraikitzeko asmoen berri izan ostean, Elgoibarko Karakate Bizirik Plataformak egitasmo horren aurka egiteko eta Karakate bizirik nahi dutela aldarrikatzeko kanpaina bat abiatu zuen orain hilabete batzuk, eta, beste ekimen batzuen artean sinadurak batzen hasi ziren. Sinadura bilketa kanpaina amaitutzat eman dute eta batutako sinadura kopuruaren berri eman dute orain. Karakaten zentral eolikoak jartzearen aurka dauden 2.026 lagunen sinadurak bildu dituzte.

Eskerrak eman dizkiete sinadura bilketa honetan laguntza eman dien norbanako eta talde guztiei, "eta esker bereziak beren establezimendu eta dendetan sinatzeko aukera jarri zuten Elgoibarko dendariei eta tabernariei".

Orain, sinadurak dagokionari helaraziko dizkiotela azaldu dute.

2023 01 24 2022 11 19 karakate bizirik inf sinadurak arkupeetan barren

∞Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza