Bi langile kontratatu ditu Mendaroko Udalak brigadarako, Lanbideren bitartez

Barren.eus 2023ko urt. 17a, 10:09

 Langileetako bat lanaldi osora egongo da eta bestea lanaldi erdira. Honela, langile bat 12 hilabetez egongo da lanean eta beste bat 6 hilabetez. Mantenu eta kontserbaziorako peoiak izango dira biak eta Udaletik jakinarazi dutenez herrian hobekuntzak egiteko lanak egingo dituzte, besteak beste: arekak garbitzea, ezpondak eta ibaiertzak garbitzea... Era berean, argiteria publikoa hobetzeko lanak ere egingo dituzte. Langileen kontratazio kostua 47.402,6 eurokoa da eta Mendaroko Udalak, Lanbidetik, 35.136,69 euro jasoko ditu laguntza eran. Gainerakoa Udalak finantzatuko du.

Argazkian, mankomunitateko langile bat kalea garbitzen. Arg: Udala