Elgoibarko Eguneko Zentroan ekintza sortarekin ospatu dituzte Eguberriak

Barren.eus 2023ko urt. 5a, 10:14

Familia Eguna, Gabon kantuak abesteko saioa, Mari Domingi eta Olentzeroren bisita edota jaiotza mekanikoa ikustera joateko bisitarekin ospatu dituzte Eguberriak Elgoibarko Eguneko zentroko erabiltzaileek.

Familia Eguna ekitaldiarekin hasi zituzten ospakizunak Eguneko zentroan, joan den abenduaren 22an. "Egun hori garrantzitsua da Eguneko Zentroa osatzen dugun familia handiarentzat, onuradunak, onuradunen etxekoak, Nagusilaneko boluntarioak eta beharginentzat, egun batez, denok elkarrekin goiz pasa txiki bat egiteko aukera ematen digulako", azaldu dute zentroko arduradunek.

Abenduaren 23an, berriz, Elgoibarko Herri Eskolara bisita zuten zenbait erabiltzailek Olentzerorekin, Mari Domingirekin eta eskola umeekin gabonetako kantak abestera eta "goiz pasa ederra" pasatzeko. Hurrengo egunean, abenduaren 24an, Elgoibarko Izarrak antolatzen duen Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejiran ere hartui zuten parte Eguneko zentrokoek. Kalejira hasi aurretik zentrora joan ziren Olentzero eta Mari Domingi gabon kanta batzuk abestera.
Eta abenduaren 27an eta 30ean Elgojaiotzak prestatzen duen jaiotza mekanikoa bisitatzera joan ziren.

2022 12 23 eguneko zentrokoak elgoibar herri eskola olentzeromaridomingigaz

2022 12 23 eguneko zentrokoak elgoibar herri eskola olentzeromaridomingigaz 1

2022 12 23 eguneko zentrokoak elgoibar herri eskola olentzeromaridomingigaz dantzan

2022 12 22 eguneko zentroa elgoibar gabon kantak 3

2022 12 22 eguneko zentroa elgoibar gabon kantak

2022 12 22 eguneko zentroa elgoibar gabon kantak tb

2022 12 22 eguneko zentroa elgoibar gabon kantak zuhaitza argazkiegaz