Urtarrilaren 13an egingo dute urteko aurreneko odol ateratzea

Barren.eus 2023ko urt. 9a, 13:27

Hilean behin egiten dituzten odol ateratzeak egingo dituzte Elgoibarren barikuan, urtarrilaren 13n.

Elgoibarko Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dutenez, barikuan, 16:30etik 20:10era bitartean arituko dira osasun arloko profesionalak lanean, baina antolakuntza lanak errazteko aurrez izena emateko eskatu dute elkartetik. Ohi moduan Jubilatuen Biltokian egingo dituzte odol-ateratzeak.

Ordua eskatzeko 623 328 408 telefono zenbakira deitu behar da, eguaztenetik aurrera, (15:00etatik 20:00etara), edota bestela whatsappa idatzi.