Parkinsonari buruzko hitzaldia, abenduaren 8an

Barren.eus 2022ko abe. 5a, 13:45

Deparkel, Debabarreneko Parkinson Elkarteak, hitzaldia emango du abenduaren 8an, Elgoibarren. Nahiara Mugerza Deparkel Debabarrena elkarteko arduradunak eta Nerea Fernandez elkarteko psikologoak emango dute hitzaldia.

Gaixotasunaren inguruko informazioa jendartean zabaltzeko asmoz antolatu du hitzaldia Deparkel elkarteak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Nerbio-sistemari eragiten dion Parkinson gaixotasuna zer den eta pertsonengan nola eragiten duen azalduko dute. Debabarrena Deparkel elkarteak Eibarko Ardantza kalean du egoitza, eta 2005ean jarri zuten martxan, Debabarrena eskualdean gaitza duten lagunei laguntzeko.

18:00etan izango da hitzaldia, abenduaren 8an, eguena, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan.