Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 16 elgoibar GAa 1921 Txankakua zubia batelakJubilatuen Astea ospatuko dute azaroaren 21etik 27ra Elgoibarko Jubilatuen Biltokian, eta horretarako hainbat ekintza prestatu dituzte.

Bideo forum saioa, txokolate jana eta gabonetako otarren zozketaz gain, aurtengoan atzera begira jarriko dira, eta erretratu zaharren bidez, aintzinako Elgoibar gogoratuko dute. Javier Elortza eta Pello Arrieta historialariekin egingo dute iraganera bidaia, eta 1900 eta 1945 artean Elgoibarrek izan dituen aldaketak nabarmenenak azalduko dituzte. Azaroaren 24an izango da, 17:00etatik aurrera, elebitan.

JUBILATUEN OMENEZKO ASTEA (egitaraua)

 • 21 astelehena
Kulturaren Eguna

  • 17:00 Zine foruma. Jubilatuen biltokian.

 • 22 martitzena
Lagunarteko Eguna

  • 18:00 Txokolate jana. Jubilatuen biltokian. Ondoren Gabonetako 40 otarren zozketa.

 • 23 eguaztena

  • 16:30 Hitzaldia: Gizonezkoak eta berdintasunaren erronka XXI. Mendean. Josetxu Riviere (Gizonduz). Hitzaldiaren amaieran lunch txiki bat egongo da.

 • 24 eguena

  • 17:00 Kafe tertulia: Elgoibarko iragana eta oraina ezagutu, argazkien bidez. Jubilatuen biltokian, Pello Arrieta eta Javier Elortzarekin.

 • 25 barikua

  • 10:00 Mufomi fosilen museora eta haitzuloaren erreplikara bisita. Javier Vargasek gidatuta. Artetxeko museoan.

 • 26 zapatua

  • 18:00 Kina berezia. Jubilatuen biltokian.

 • 27 domeka

  • 11:00 Meza, hildako jubilatuen omenez. San Bartolome parrokian.

2022 11 16 elgoibar 1912 Beheko Plaza Iturria Ubilla torrea

2022 11 16 jubilatuen astea elgoibar kartela

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza