Heriotzarekin loturiko hainbat ekintza egingo dituzte urriaren 27tik aurrera

Barren.eus 2022ko urr. 24a, 13:00

Heriotzari bizia ematen egitasmoa antolatu dute Almaur elkartearen bitartez, eta horren barruan hainbat ekintza egingo dituzte Elgoibarren, eguenetik aurrera.

Hasteko, 'Hil aurretik nahi dut' ekimenaren bidez mural bat jarriko dute hilaren 27an Aita Agirre kulturguneko sarreran, eta herritarrek beraien hausnarketak jendaurrean partekatzeko aukera izango dute.

Egun berean, hilaren 27an, 18:30ean, Death Cafe saioa egingo dute Kultur Etxeko hitzaldi-gelan. Izena emateko https://labur.eus/deathkafea helbidean sartu behar da. Death Cafe heriotzari buruzko eztabaida-foroa da, gidoi itxirik eta helburu zehatzik gabe. Helburua heriotzaren kontzientzia soziala sustatzea da, hainbat ikuspuntutatik, bizitza baloratzeko eta heriotzarekin zerikusia duen guztiaz hitz egiteak dakarren tabua apurtzeko. Ez da dolurako laguntza, ezta esperientzia pertsonalei laguntzeko leku bat ere. Elgoibarko Udalak, Euskadi-Elgoibar Lagunkoiak eta Almaur elkarteak sustatu dute ekimena.

2022 10 24 Heriotzari bizia ematen kartela elgoibar

∞Lotura duten albisteak: