Elgoibarko LGTB+ kolektiboaren diagnostikoaren nondik norakoak azaltzeko bilera irekia, eguenean

Barren.eus 2022ko urr. 5a, 12:41

Urriaren 6an, ostegunean, bilkura irekia egingo dute herritarrei Elgoibarko LGTB+ kolektiboaren diagnostikoak zertan datzan aurkezteko.

Elgoibarko Udalak eta Lilak Elgoibarko LGTB+ kolektiboaren diagnostikoa egingo dute Hiruki Larroxa elkartearekin elkarlanean. Lekukotzak jaso nahi dituzte diagnostikoa egiteko, eta horretarako, sustatzaileek herritarrak behar dituzte haiei elkarrizketak egiteko.

Urriaren 6an, ostegunean, 18:30ean, Lilan, bilkura irekia egingo dute herritarrei diagnostikoa zertan datzan aurkezteko. Bilera irekia da eta ez da izena eman behar.
Hain zuzen ere, lehen fase honetan, herriko LGTB+ pertsonen bizipenak ezagutzea da helburua, zortzi bat bizilagunen testigantzak batuz eta zabalduz. Horrela, Elgoibarko herritarrek indarkeria matxistarekiko eta sexu-aniztasunarekiko dituzten jarrerak, ezagutzak eta sentsibilizazioa ezagutu nahi dituzte.

Diagnostikoan parte hartzeko izena eman behar da helbide elektroniko honetan: elgoibarlgtbdiagnostikoa@gmail.com. Udalak eta Lilak zehaztu dute izen-ematea urriaren 16a baino lehen egin behar dela.