Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 04 rosario 100 urte mendaroRosario Garate mendaroarrak 100 urte bete zituen urriaren 1ean, zapatua, eta urteurrenaren harira, Iñaki Arregi alkateak lore sorta bat oparitu zion, Udalaren izenean.

Sahatzu azpikoa zuen aita Rosariok, Jose Antonio Garate, eta Sahatzu gainekoa ama, Agustina Arriola, eta biek izan zituzten lau alabetan hirugarrena da bera. Garagartzako fabrika zaharrean jaio zen, eta gaur, handik metro gutxira bizi da, Moxuanekoan. Urte askoan Gurelan enpresan lan egin zuen, tallarreko lanetan, eta hantxe hartu zuen erretiroa ere. 100 urte bete izanaren sekretua zein duen ez daki, baina geneen kontua izan daitekeela uste du haren iloba Mariasun Zabaletak, izan dituztelako eta badituztelako 100 urteko langa gainditu duten gehiago ere familian.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza