Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 30 elgoibar Udaltzaingoa argazkiaLau lagun atxilotu eta beste sei identifikatu dituzte asteon Elgoibarren, enpresa batean lapurreta egitea egotzita, herriko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak elkarlanean burutu duten polizia operazio batean.

Jakinarazi dutenez, Elgoibarko enpresa batean lapurreta egitea egotzita atxilotu eta identifikatu dituzte hamar lagun. Joan den eguaztenean, irailaren 28an, zarata susmagarriak entzun zituzten enpresa batean eta 23:30ak aldera bertaratu ziren Elgoibarko Udaltzaingoko agenteak eta ertzainak. "Polizia-baliabideek indarra erabiliz lapurreta egin zutela ikusi zuten, eta ustezko lapurrek presaka alde egin zuten", azaldu du Ertzaintzak. Enpresako perimetroko sarrera behartuta zegoela egiaztatu zuten, eta eraikineko hormetako batean zulo bat topatu zuten, lapurrek egina barrura sartu ahal izateko. Enpresa inguruan furgoneta bat ikusi zuten. Furgoneta miatu eta barruan enpresatik lapurtutako pieza bat eta mailu bat aurkitu zituen poliziak, "azken hori ustez lapurretan erabili zutena".

Lapurreta saiakera ikertzen ari zirela, udaltzainek inguruan zeuden beste bi ibilgailu susmagarri atzeman zituzten, eta horietan zihoazen sei bidaiariak lapurreta saiakerarekin lotzeko zantzuak daudela uste dute. Hori dela-eta identifikatu egin zituzten autoetako bidaiariak.
Polizia operazioak segida izan zuen hurrengo egunean ere, eguenean. Udaltzainek mendi magalean behera GI-3321 errepidera, Azkarateko errepide zaharra, jaisten ari ziren lau gizonezko ikusi zituzten, eguen goizean, eta soinean zeramatzaten arropak lokaztuta zituztela konturatu ziren. "Polizia-ikerketak lapurreta egin zuten lekutik erretiratutako furgonetarekin erlazionatu zituen lau gizonezkoak, eta atxilotu egin zituzten, gero Eibarko Ertzain-etxera eramateko".
Atxilotutako lau lagunek, 22 urtetik 43 urtera bitartekoak, aurrekari polizialak dituztela jakinarazi du Ertzaintzak. "Dirudienez Bizkaitik iritsi ziren Elgoibarrera", zehaztu dute. Era berean, inguru honetan azken asteotan gertatu diren beste lapurreta batzuek ikertzen jarraitzen dutela gaineratu dute Ertzaintzatik.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza