Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 28 deba ibai garbiketa elgoibar baso biziak jasotakoagazBaso Biziak plataformak garbiketa egun bateratua antolatu zuen joan zen zapaturako, eta inguruko hainbat herritan egin zituzten naturguneen garbiketak. Elgoibarren, Deba ibaia garbitzeko deia egin zuen taldeak.

Giza Eskubideen parkean hasi eta Maltzaga alderako tartea garbitzeko asmoz batu ziren, eta 30 bat lagun batu ziren ekimenera. Talde desberdinetan banatu ziren lanerako: taldeetako bat Giza Eskubideen parkean bertan sartu zen uretara, eta gainerakoak Andinako inguruan. Antolatzaileek esan dute gustura geratu zirela ekimenak eman zuenarekin. "Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, baina hala ere jende berria batu zen taldera, eta lan handia egin genuen", esan dute antolatzaileek.

Denetariko hondakinak atera zituzten ibaitik, bereziki, ibai bazterretatik, eta hiru zabor deukiontzi bete zituzten. Lanik handiena, baina, zuhaitzetan kateatuta zeuden plastikoak kentzea izan zela adierazi dute, eta horrek denbora asko kendu ziela azaldu dute. Ibaia garbitzeaz gain, hainbat landare inbaditzaile ere identifikatu zituzten.

2022 09 28 deba ibai garbiketa elgoibar baso biziak 4

2022 09 28 deba ibai garbiketa elgoibar baso biziak 3

2022 09 28 deba ibai garbiketa elgoibar baso biziak 2

2022 09 28 deba ibai garbiketa elgoibar baso biziak bidegorrian

2022 09 28 deba ibai garbiketa elgoibar baso biziak taldean

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza