Elgoibarren bizi izandako emakume baten hilketa matxista ikertzen ari dira Benidormen

Barren.eus 2022ko ira. 26a, 16:01

Poliziak topatu du haren gorpua, senarrak trafiko istripu bat izan duela esatera joan zaizkionean. Etxeko atea zabalik topatu du Poliziak eta bi sastakada zituen emakumeak. Horregatik indarkeria matxistako kasu bat izan daitekeela uste dute. Susmagarri nagusia biktimaren senarra da, 73 urteko gizona. 

Sortzez soraluzearra da hildako emakumea, baina 1981. urtetik 1991ra bitartean eta 1996. urtetik aurtengo apirilera Elgoibarren erroldatuta egon da. Hilda topatu du Poliziak Benidormen, eta haren senarra da susmagarri nagusia. Senarra trafiko ezbeharrean hil zen atzo 22:00ak aldera, gidatzen ari zen autoak garabi bat jota. Litekeena da gizonak bere burua hil izana emaztea hil ostean. 

2022 09 26 istripua hilketa matxista benidorm