Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 03 sabino ormazabalSabino Ormazabal Argituz ekimeneko kideak Memoria partekatu bateruntz izeneko hitzaldia eskainiko du gaur, bakea eta bizikidetzako jardunaldien azken saioan. Indarkeria-ez aktiboaren bultzatzaile da Ormazabal eta Errenteriako esperientzia azalduko du.

Bakea eta Bizikidetza Eraikitzen izeneko jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Baketik taldearekin elkarlanean. Gaur, hilak 3, eskainiko dute azken saioa. Sabino Ormazabalek, Errenterian memoria partekatuaren inguruan izan duten esperientziari buruzko hitzaldia eskainiko du Elgoibarko Kultur Etxean, 19:00etan. 

•Errenteriako esperientzia

Errenteria-Oreretako udalak herrian gertatutako indarkeriei buruzko memoria lan batean biltzeko eskatu zion Argituz giza eskubideen aldeko elkarteari, 2014ko urtarrilean. Lan horren emaitza da “Memoria partekatu baterantz, Errenterian 1956tik 2013ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria ekintzei buruzko txostena”. Joan den urteko azaroan, Memoriaren Egunaren harira, aurkeztu zuten dokumentua jendaurrean Errenterian. 

Txostena egiteko bederatzi lagun elkarrizketatu zituzten: besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuorde eta Errenteriako alkate izandako Miguel Buen, eta herrian zinegotzi izandako HBko, EAJko, EAko, PSE-EEko eta PPko eta EBko kideak. Txosten horren inguruan berba egingo du Ormazabalek gaurko hitzaldian.

Lotura duten albisteak:

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza