Elgoibarko LGTBI+ diagnosia egiteko testigantzak behar dituzte

Barren.eus 2022ko ira. 23a, 07:21

Elgoibarko Udalak eta Lilak Elgoibarko LGTB+ diagnosia egingo dute Hiruki Larroxa elkartearekin elkarlanean, eta horretarako, testigantzak behar dituzte.

Lehen fasean zortzi bat herritarren testigantzak jaso nahi dituzte, ondoren, haien zabalkundea eginez, indarkeria matxistarekiko eta sexu aniztasunarekiko Elgoibarko herritarren jarrerak, ezagutzak eta sentsibilizazioa ezagutzera emateko. Diagnosia zertan datzan herritarrei aurkezteko, saio ireki bat egingo dute urriaren 6an, osteguna, 18:30ean, Lilan. Testigantzak emateko prest daudenek elgoibarlgtbdiagnostikoa@gmail.com helbidera idatzi behar dute urriaren 16a baino lehen.

2022 09 22 lgtbi diagnostikoa elgoibar