Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 198 zirardamendi omenaldia gudariei elgoibar udalaElgoibarko Udalak Gerra Zibilean Zirardamendi frontean hildako soldaduak gogoratu zituen atzo, irailaren azken aurreko domekan egin ohi duten omenaldian.

Omenaldia 11:00etan hasi zuten Aiastiako frontoian, eta handik joan ziren Zirardamendiko inguruetara. 2013an hasi zen Udala omenaldi hau egiten, euskal soldadu gazte haien "sakrifizioa" gogorarazi eta memoria historikoa bizikidetzarako eta adiskidetzerako bide gisa defendatzeko beharra azpimarratzeko.

1936ko irailaren 25an Arana Goiri batailoiko hamalau euskal gudari hil zituzten Zirardamendiko frontean, Mola jeneralaren tropen kontrako liskarretan: José Txintxurreta, Paulino Beraza, Juan Zabala, Blas Larrazeleta, Ambrosio Etxebarria, Felipe Elorriaga, Sabin Atutxa, Emeterio Llavori, Eusebio Gaubeka, Juan Agirre, Imanol Etxebarria, Marcelino Gandarias, Miguel Palacio eta Félix Arbulu.

Elgoibarko memoria historikoa berreskuratzeko herritarrek sortutako Elgoibar1936 taldeak, Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea 1936 taldeak eta Aranzadik elkarlanean desobiratu zituzten 2012. urtean 1936ko gerran Frankoren tropek fusilatu eta auzokoek Zirardamendin ehortzitako lau gudariren arrastoak.

2022 09 198 zirardamendi omenaldia gudariei elgoibar udala bidean

2022 09 198 zirardamendi omenaldia gudariei elgoibar udala 1

2022 09 198 zirardamendi omenaldia gudariei elgoibar udala ikurrina

2022 09 198 zirardamendi omenaldia gudariei elgoibar udala danak b1

2022 09 198 zirardamendi omenaldia gudariei elgoibar udala lekua

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza