Felix Etxeberriaren arrastoa Elgoibarren

Barren.eus 2022ko ira. 8a, 13:27

Elgoibarko euskalgintzan eta herrigintzan zubigile eta bidegileetako bat izan dena hil zen barikuan, 95 urte zituela: Felix Etxeberria Larrañaga 'Parapan'. Euskalgintzan, enpresa munduan eta herrigintzan oro har lorratz handia laga du.

Ekintza-gizona izan da Felix Etxeberria, eta makina bat proiekturen sortze-prozesuan parte hartu du, eragile lanetan. Aste honetako BARREN astekarirako testigantza eske, proiektu edo talde horietarako batzuetara jo dugu, eta eskertzekoa da jaso dugun erantzuna, ez delako sekula lan erraza izan hori, eta are gutxiago, egun batetik bestera egiteko eskatzen denean.

Honako hauen testigantzak batu ditugu: Elgoibar1936, Andres Alberdi, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, AEK euskaltegiko irakasleak, Danobat, Xabier Lasa,Etxepe eta Elgoibar ikastola.