Klinikoki hilda egon ondorengo bizipenetaz berba egingo du Martina Novatzkyk Elgoibarren emango duen hitzaldian

Barren.eus 2022ko ira. 7a, 09:05

Almaur Elkarteak antolatuta, Heriotzatik gertuko bizipenez berba egingo du Martina Novatzkyk, gaur Elgoibarren emango duen hitzaldian.

Martina Novatzkyk hiru hilabetean egon zen klinikoki hilda eta bereskuratzea lortu zuen. "Volver aqui" liburuan jaso zituen bere bizipenak, "heriotzaz, bizitzataz, gure benetazko naturataz, espiritualitateaz... honera itzultzeataz", hausnarketa egiteko. Liburu hori aurkeztera eta bere bizipenen berri ematera etorriko da Novatzky Elgoibarrera, Almaurrek, Hazkunde Topaketa eta Bilaketarako Elkarteak, gonbidatuta.

Kultur Etxean izango da solasaldia, 19:00eratik 20:30era. Parte hartu nahi dutenen honako telefonora deituta eman behar dute izena: 627 117 819 (IƱaki Arregi)

2022 09 05 hitzaldia almaur