Gaueko taxi zerbitzua egongo da sanbartolomeetan, debalde

Barren.eus 2022ko abuztuaren 2a

Elgoibarko Udalak gaueko taxi zerbitzua eskainiko du, doan, San Bartolome jaietan.

Elgoibarko Udalak, estreinakoz, gaueko taxi zerbitzua eskainiko du abuztuaren 23, 25, 26 eta 27an. 00:00etatik 06:00etara izango da eta herri barruko ibilbideak egiteko soilik balioko du zerbitzuak. Doanekoa da eta Txarridunako biribilgunetik abiatuko da. Ezin da aurrez erreserbarik egin; ilaran egon behar da eta hurrenkeran hartu ahal izango da taxi zerbitzua.

Udalaren helburua ekimen honekin da gaueko parranden ostean etxeratze lasai eta seguruak bermatzea.