Jendetza handia ibili da Mendaron 'Zerua eta garia' ekimenaren bueltan garagardo azokak iraun duen lau egunetan. 35 eragile baino gehiagok babestu dute ekimena, hogei ekintzatik gora antolatudituzte, ehunka lagun batu dira otorduetan eta boluntarioek euren onena eman dute ekimena arrakastatsua izan zedin.
Datuok eskutan hartuta, balorazio "ezin positiboagoa" egin dute antolatzaileek eta eskerrak eman dizkiete babesle eta boluntarioei, bai eta egunotan Mendarora gerturatu diren guztiei ere. Bi helburu zituen azokak: Ukraniako egoera ezagutaraztea eta ahal zen diru gehien batzea hiru elkarterentzako, eta diru-kontuak itxi gabe badituzte ere, oso pozik daude bildutakoarekin antolatzaileak zein elkarteetakoak.
- ARGAZKI-BILDUMA: Zerua eta Garia ekimena Mendaron
∞Lotura duten albisteak:
- Mugipanderoarekin erromeria eta bertso-afaria antolatu dituzte domekarako Mendaron 'Zerua eta garia' egitasmoaren baitan (2022-07-16)
- Skate eta RC autoen erakusketak, futbol partidak, xake txapelketa eta kontzertuak izango dira bihar Mendaron, 'Zerua eta garia' azokaren baitan (2022-07-15)
- Garagardo azokaren barruan, Enpresen Eguna ospatuko dute bihar Mendaron (2022-07-14)
- Anhelina Drozd ukraniarraren testigantza entzuteko aukera izango da bihar Mendaron, 'Zerua eta garia' proiektuaren aurkezpenaren baitan (2022-07-13)
- "Bihotz oneko jende askoren baturatik sortu dugu ‘Zerua eta garia’ egitasmoa" (2022-07-08)