Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 21 sare herritarraGasteiz aurkezpena bizi martxaPreso eta erbesteratuen eskubideen aldeko bizikleta martxa zapatuan (uztailak 23) iritsiko da Elgoibarrera, eta Elgoibarko Sarek martxa horri harrera egiteko deia egin du.

12:30 aldera helduko da tropela Elgoibarrera, eta Txankakuako zubian egingo diete harrera.

“Etxera bidea gertu!” lelopean antolatu du Sarek bosgarren bizikleta itzulia. Bihar, uztailaren 22an, hasiko da Etxarrin (Nafarroa) eta Durangoraino (Bizkaia) joango da, Arabatik pasatuta. Agurainen izango da 11:30etan eta Gasteizko Foruen Plazan 13:30etatik 15:00ak arte. Uztailaren 23an, zapatuan, Durangotik Azpeitira (Gipuzkoa) bitarteko ibilbidea egingo du eta eguerdi aldera pasako da Elgoibartik. Domekan, uztailaren 24an, bide laburragoa egingo du, Azpeititik Donostiara. Egitasmo honen helburua, presoak euskal herriratzeako aldarria lau haizetara zabaltzeaz gain, parte hartzaileek kirol apur bat eginez ondo pasatzea dela adierazi dute sustatzaileek. "Salbuespen politikarekin amaitzea eskatuko dugu. Oraindik presoen %36a Espainiako espetxeetan dago. Salbuespen neurri horiek behingoz bertan behera utzi nahi ditugu", esan dute Saretik. Bizikleta martxan parte hartzeko hainbat modu daude, eta interesatuek hemen aurki dezakete informazio osatua.

 • Sanbartolomeetako bazkaria
Horrez gain, Elgoibarko Sare taldekoek jakinarazi dute uztailean ez dutela hilabete amaierako elkarretaratzerik, eta abuztukoa hilaren 26an egingo dutela aurreratu dute, San Bartolome jaietako Gazteen Egunean, 20:00etan, Maalako parkean.
Sanbartolomeen harira, bestalde, presoen eta erbesteratuen eskubideen aldeko bazkaria antolatu dute hilaren 23rako. Maalako parkean izango da, eta bazkaritarako txartelak salgai daude dagoeneko, Jai Alai, Iturri eta Lanbroan, 15 euroan. Bazkalostean Andoni Ollokiegi musikariaren emanaldia izango da.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza