Karakate Bizirik plataformak kontzertuak antolatu ditu uztailaren 15erako

Barren.eus 2022ko uzt. 13a, 13:35

Karakate Bizirik plataformak bere dinamikarekin jarraitzen du, Karakateko eolikoen proiektuaren ondorioak sozializatuz eta haren aurka indarrak batuz.

Horren harira, kontzertua antolatu dute datorren barikurako: Gabi eta Alfonso bikotea eta K.GA.T gazte elgoibartarrek osatutako taldea izango dira oholtzan. Maalako parkean izango da, 20:00etatik aurrera.

Bestalde, egun horretan aterako dituzte jendaurrera plataformaren kamisetak ere, eta Maalan bertan erosi ahal izango ditu nahi duenak. Era berean oraindik proiektuaren aurka sinatu
ez duten herritarrek aukera izango dute bertan sinatzeko.

2022 07 13 Karakate bizirik rock kartela