Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 29 istripua lekua san prudentzioa moti gidaria hil tokikom 700x700Moto-istripuz hil zen atzo Bergaran Manex Domingez 21 urteko soraluzearra. Joan den apiriletik eskalada ikastaroetako monitorea zen Elgoibarren, eta institutuko ikasle ohia.

Ertzaintzak helarazitako informazioaren arabera, istripua 12:35ean gertatu zen, GI-627 errepidean, San Prudentzioko zuzengunean. Gaztearen motorrak eta furgoneta batek elkar jo zuten eta kolpearen ondorioz, Soraluzeko gaztea oso larri zaurituta eroan zuten Donostiako ospitalera. Bertan hil zen gero. Heriotzaren berri jakin orduko, atsekabe handia eragin zuen Soraluzen.

Elgoibarren ere ezaguna zen gaztea, Elgoibarko Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, eskalada ikastaroak ematen baitzituen Olaizaga kiroldegian. "BPX enpresako monitorea zen, Udal Kirol Patronatuari jarduera zuzenen zerbitzua eskaintzen dion enpresaren langilea, eta 45 haur eta gazte zituen hilabetero bere ikastaroetan. 22 urte beteko zituen uztailean eta Soraluzekoa zen. Udal Kirol Patronatuak eta Olaizagako bere lankide guztiek bihotzean sentitzen dugu Manexen galera", adierazi dute Kirol Patronatutik.

Gipuzkoako errepideetan istripuz aurten hil den zortzigarren laguna da; horietako lau moto-istripuan hil ziren.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza