LGTBI+ egunerako elkarretaratzera deitu du Narrutsik talde feministak

Barren.eus 2022ko eka. 26a, 09:38

 Ekainaren 28a LGTBI+ Harrotasunaren Eguna dela-eta, elkarretaratzera deitu du Elgoibarko Narrutsik talde feministak.

'Heteroaraua suntsitu, kaleetan harro!' eta 'Transfobiaren aurrean, tinko!' lemapean irtengo dira kalera LGBT+ pertsonen eskubideak aldarrikatzera, eta borroka egun honetaz egiten den merkantilizazioa salatzera, "harrotasuna ez dagoelako salgai". Elgoibarko transmaribibollo guztiak gonbidatu nahi dituzte ekainaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, Kalegoen plazan egingo duten elkarretaratzean parte hartzera.