Udalak eta Gurutze Gorriak hitzarmena sinatu dute, ahulenen ongizatea bermatzeko

Barren.eus 2022ko eka. 23a, 08:35

Elgoibarko Udalak, Gizarte Zerbitzuen bitartez, 8.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Gurutze Gorriari bere lana bultzatzeko.

Diru-sarrerarik gabeko familia/pertsonak, diru-sarrerak bermatzeko errenta baino txikiagoak dituzten familia/pertsonak, udalerrian erroldatutako familiak/pertsonak edo udalerrian bizi diren familiak/pertsonak lagunduko dituzte. 

Udalak diruz lagunduko dituen jarduerak honako hauek dira:

  • Norberaren nahiz etxeko higienerako elikagai eta produktuetarako bonua, herriko saltokiekin hitzarmena sinatuta, kalteberatasun- eta/edo hauskortasun-egoeran daudenentzat.
  • Behar espezifiko zehatzetarako bonuak (eskola-materiala, adingabeentzako arropa...), baldin eta beste bide batzuen bidez diruz laguntzen eta/edo hornitzen ez badira.
  • Adierazitako produktuak erosteko zuzeneko zuzkidura ekonomikoa, Gizarte Zerbitzuek edo tokiko Gurutze Gorriak egindako balorazioagatik egokitzat jotzen den familientzat.
  • Udaleko gizarte-zerbitzuek edo tokiko gurutze gorriak antzeman ditzaketen beste premia batzuk. Sendagaien hornidura berariaz baztertuta egongo da bide honen bidez.
  • Tailerrak (aurrez aurre edo streaming bidez)
    • «Etxeko ekonomia» (astero erosten diren produktuak, elikagaien aprobetxamendua...).
    • «STOP» energia-pobreziari (hala nola argiaren faktura ulertzea, etxeko horniduren erabilerak eta abusuak...).