Arropa jasotzeko ia lekurik gabe geratu dira 2-dean B-rotuz taldekoak

Barren.eus 2016ko urt. 22a, 18:21

Demaseko arrakasta izan du 2-dean B-rotuz taldeak martxan jarri zuen arropak jasotzeko kanpainak. Joan den martitzenean, urtarrilaren 19an, hasi zuten negu honetan gerretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuei arropa bidaltzeko kanpaina, eta horrenbeste material jaso dute gordetzeko lekurik gabe geratu direla apenas.

Gurutze Gorriak Aita Agirre plazan duen lokalean ibiltzea ere zaila da horrenbeste arropa eta kaxa artean. 2-dean B-rotuz Elgoibar -Hotz-Elgoibar izena izan zuten lehenik- taldeko kideak prakak bete lan dabiltza jasotzen diharduten materiala behar bezala sailkatu, kaxetan gorde eta antolatzen. Bilketa astelehenean (urtarrilak 25) bukatuko zela iragarri bazuten ere, ez dutela material gegiago jasoko jakinarazi dute, leku faltagatik. “Izugarria izan da jendearen erantzuna. Elgoibar eta gehienez jota Mendaroraino helduko zela gure mezua uste genuen, baina gure mugak eta aurreikuspenak gainditu ditu deialdiak”, azaldu du Laura Daquinta taldekideak. “Bizkaiko zenbait herrietatik ere bidali nahi izan digute laguntza eta, jakin dugu Bruselaraino ere heldu dela gure mezua”, gaineratu du.

Kanpainak honako material hau jaso du: lo zakuak, mantak, kanping dendak, negu-neguko arropak, negu-neguko oinetakoak, toailak, euritako pontxoak, zirak, guardasolak eta haur txikiak garraiatzeko motxilak. 

Oraindik ez dakite batutako material guztia nola, noiz eta nora bidaliko duten. Gabonetan Lesbos uhartean boluntario modura lanean izan ziren Koro Gabiola eta Iñaki Iraola taldekideek hartu-eman zuzena dute hango errefuxiatuekin eta baita hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundeekin ere. Errefuxiatuak dauden lekuaren arabera behar ezberdinak dituzte, eta baliteke Elgoibarren jaso duten materiala bananduta bidaltzea ere. “Serbian dauden errefuxiatuek, esaterako, kanping dendak behar dituzte eta Calais inguruan, Frantzian, daudenek beste behar batzuk dituzte”, azaldu du Daquintak. Jende mordoak eraman die materiala azken egunotan eta ilarak ere sortu dira batzuetan. Herritarren eskuzabaltasuna nabarmendu dute taldekideek. Jasotako materiala antolatzen ere makina bat boluntario ibili dira. Dena jasoko duen kamioiak handia beharko du izan. 

2016 01 20 elgoibar hotz arropa bilketa4 2016 01 22 arropa bilketa kaxakgoraino

2016 01 22 arropa bilketa barruan

2016 01 22 arropa bilketa atari

2016 01 22 arropa bilketa

2016 01 22 arropa bilketa zapatak

2016 01 22 arropa bilketa kaxaeramaten

2016 01 22 arropa bilketa idatzia

2016 01 20 elgoibar hotz arropa bilketa kaxak

2016 01 20 elgoibar hotz arropa bilketa 0

2016 01 20 elgoibar hotz arropa bilketa2