Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 20 bizikidetza jardunaldiak aurk1Bakean eta bizikidetzan sakontzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu Elgoibarko Udalak datozen egunetarako. Urtarrilaren 27an, eguaztena, hasiko dira jardunaldiak 'Glencree' dokumentalarekin. Kultur Etxean. Marixabel Lasa eta Eduarne Brouard hizlariekin mahai-ingurua egingo dute emanaldiaren ostean.

Ikuspegi politiko ezberdinak dituzten pertsonek besteen mina ulertu eta berradiskidetze prozesu bati ekiteko urratsa ematen dutela ikus daiteke 'Glencree' ikus-entzunezkoan. Dokumentalaren ostean, mahai-ingurua izango da, Marixabel Lasa eta Eduarne Brouard hizlariekin. Ekitaldi hau Kultur Etxean izango da, 19:00etatik aurrera.

Urtarrilaren 28an, berriz, 'Invictus' filma eskainiko dute Elgoibarko Herriko Antzokian, 21:30etik aurrera. Clint Eastwoodek 2009an zuzendu zuen film hau benetako gertakizunetan oinarrituta dago, Hegoafrikan 1995. urtean jokatu zen Munduko Errugbi Kopan, apartheid garaiak amaitu berri-berriak zirenean, Nelson Mandelak izandako papera kontatzen da.

Otsailaren 3an, berriz, hitzaldia eskainiko du 'Memoria partekatu bateruntz', Sabino Ormazabalek Kultur Etxean. Indarkeria-ez aktiboaren bultzatzaileak Errenteriako esperientzia azalduko du, Kultur Etxean 19:00etatik aurrera.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza