Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 06 banskyumea globoa'Sufrimendua arinduz' izeneko hitzaldia emango du Itsaso Rodriguezek, gaur, Elgoibarko Kultur Etxean.

Bihotzetik fundazioak heriotzari buruzko jardunaldiak antolatu ditu beste hainbat elkarterekin batera, eta hitzaldi-ziklo horren barruan etorriko da Itsaso Rodriguez Elgoibarrera, doluaren prozesu naturalaz berba egitera. "Prestatu dugun hitzaldi zikloko solasaldi izarretako bat izango da doluaren prozesu naturalari buruzkoa. Dolua bizitzen ari bazara, edo giza sufrimenduaren prozesu natural honetan sakondu nahi izanez gero, hauxe duzu irrika hori asetzeko moduko solasaldia. Benetan gomendagarria", azaldu dute antolatzaileek.

Bidegin elkartean dolurako terapeuta den Itsaso Rodriguez psikologoak gidatuko du saioa, 18:00etatik aurrera, Elgoibarko Kultur Etxean.

Hitzaldian parte hartzeko deitu edo idatzi mezua honako telefono zenbakira: 656 748 391

2022 06 06 dolua hitzaldia itsaso rodriguez kartela elgoibar

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza