Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 06 sexu erasoa beasain elkarretaratzea goierriko Itaia 1Loinatz jaiak ospatzen ari dira Beasainen, eta festen azken-aurreko egunean sexu eraso bat egin zioten emakume bati. Erasoa salatzeko eta erasotako emakumeari babesa adierazteko protesta ekitaldia egingo dute gaur artatsaldean, Kalegoen plazan.

Lilako emakumeek deitu dute elkarretaratzera. 19:30ean izango da Kalegoen plazan.

Domeka goizaldean Beasainen emakume bati egin zioten sexu erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. Dirudienez, taberna gunean izan da erasoa, eta Zumarragako ospitalean artatu dute salaketa jarri duen emakumea. Beasaingo Udalak argitaratutako oharrean dioenez, "ustezko eraso baten aurrean gaude oraintxe. Zer gertatu den argitzea Ertzaintza eta mediku zerbitzuen eskuetan dago, eta ikerketak aurrera jarraitzen du".

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza