Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 30 zaintza lanak marrazkiaHileko azken asteleheneetan aurrez aurreko arreta zerbitzua ematen dute Udalak Lilan ematen duen aholkularitza zerbitzuan.

Elgoibarko Udalak, maiatzaren hasieran, aholkularitza-zerbitzu bat jarri zuen martxan Lila Emakumeen Etxean, zaintzaren eta etxearen arloan lan egiten duten pertsonentzako zerbitzua. Helburua da kolektibo horri aholkuak ematea lan-baldintzen, prestakuntzaren eta abarren arloan, haien egoera hobetzeko.

Arreta-zerbitzua aurrez aurre ematen dute Lila Emakumeen Etxean, hileko azken astelehenean. Bigarren saioa emango dute gaur, hilak 30, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Aurrez aurreko arretarako hitzordua eskatu beharko da: telefonoz 688 640 983 edo e-mailez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.
Lan-eskubideei eta laguntzari buruzko orientazioa
Aholkularitza zerbitzuaren bidez, Elgoibarko Udalak egoera ahulean dagoen kolektibo hori "erdigunean" jarri nahi du eta bere egoera hobetu, laguntza eskainiz. Horretarako, etxeko eta zaintzako langileei lan-eskubideei buruzko orientazioa eta aholkularitza eskainiko die, eta izan ditzaketen prestakuntza-beharrizanetan ere lagunduko die. Bitartekotza eta aholkularitza eskainiko dira gizarteratzearen eta laneratzearen arloan, eta laguntza berezia emango zaie enplegagarritasun-maila txikiena eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiena duten pertsonei.
Aholkularitza-zerbitzua Elgoibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin koordinatzen du, eta, beraz, beharren arabera, erabiltzaileak hainbat zerbitzutara bideratu ahal izango dituzte.

2022 05 30 aholkularitza lila zaintza etxezetxelan kartela

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza