Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 19 debabarrenaNeguko aterpetxea karmeldarren eliza 1024x683Eibarren dagoen Debabarreneko neguko aterpeak etxerik ez duten ehun lagun inguru jaso ditu abendutik apirilera arte.

Eman dituzten arabera, Neguko aterpetxeko erabiltzaile gehienak 40 eta 60 urte bitarteko gizonezkoak izan dira (%92) eta, jatorriari dagokionez, erabiltzaileen %9 Gipuzkoan jaiotakoak izan dira, %10 EAEn, %32 Espainian, %14 Europan eta %35 Europatik kanpo.

Erabiltzaileen nondik norakoei dagokionez, aterpeko erabiltzaileen %73 kale gorrian bizi zen edo beste aterpe batzuetatik iritsi zen Debabarrenekora. Gainerako erabiltzaileak infraetxeetan eta eraikin okupatuetan bizi ziren; edo txaboletan, garajetan eta ganbaretan egiten zuten lo.

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza