Karakaten zentral eolikoa erakitzeko egitasmoaren kontra daudenen argazkia

Barren.eus 2022ko mai. 14a, 17:37

Mendizaleentzako egun seinalatua da gaur Elgoibarren, Morkaikoren Eguna; eta, euren aldarrikapenak kalera ateratzeko baliatu dute Karakate Bizirik taldekoek.

Hautsak harrotu ditu Karakate mendigainean zentral eolikoa eraikitzeko egitasmoak, eta aurka dauden hainbat herritarrek herri argazkia atera dute gaur, 14:00etan Kalegoen plazan, Karakate Bizirik taldekoen deiari erantzunez. Era berean, Elgoibarko Mendi Itzulian parte hartu duten hainbat mendizalek ere bat egin dute aldarrikapenarekin, eta irteeran, goizeko 6:00etan 'Karakaten eolikorik ez' zioen pankartaren atzean argazkia ateratzeko tartea hartu dute.

Egitasmoa geldiaraztea eskatzeko sinadurak biltzeari ere ekin diote gaurkoan Kalegoen plazan, eta panel informatiboak ere ipini dituzte, Karakateko zentral eolikoaren ezaugarriak zein izango liratekeen herritarrei ezagutzera emateko, eta eragingo lituzkeen kalteak azaltzeko.

Informazio osoagoa  BARREN aldizkariko 1243. zenbakian -PDF-

2022 05 14 karakate bizirik Elgoibar mendi itzulia

2022 05 14 karakate bizirik elgoibar argazkia2 plazan BARREN

2022 05 14 karakate bizirik elgoibar panelak plazan

2022 05 14 panelak karakate bizirik BARREN

2022 05 14 karakate bizirik elgoibar sinadurak plazan

2022 05 14 karakate bizirik elgoibar sinadurak plazan 3

2022 05 14 karakate bizirik elgoibar sinadurak plazan 1

2022 05 14 karakate bizirik elgoibar sinadurak plazan 5

2022 05 14 sinadurak karakate bizirik plazan elgoibar BARREN