Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 14 sahara

Eibar-Sahara elkarteak eta Elgoibarko Sahararen lagunek jakinarazi dute urtarrila bukaerara arte jasoko dituztela Mendebaldeko Saharar errefuxiatuei eramango dizkieten elikagai eta konpresak. 

Otsailak 27 Koordinakundeak, Saharar Ilargi Gorriak eta frente Polisarioak Euskal Herrian duen ordezkaritzak, beste behin ere, janari-bilketa antolatu du Mendebaldeko Saharar errefuxiatuen alde. Urtarrila bukaerara arte jasoko dituzte arroza, pasta, lekaleak, azukrea, atun latak, olioa eta sardina latak eta baita konpresak ere. Bilketa BM supermerkatuan eta Eroskin (Bernardo Ezenarron eta Santa Anan) egingo dute.

Sahararen Aldeko 12. Euskal Karabana izango da aurtengoa, eta otsailean abiatuko dira Tindouferantz, batutako janari guztiarekin. Saharar errefuxiatuek 40 urte daramazkite atzerrian, Aljreriako "hamadan", eta nazioarteko laguntzak eusten ditu errefuxiatuen itxaropenak. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza